Erraiak 2019az geroztik Iruñean garatzen den arte eta testuinguru-sorkuntzako programa bat da. Bere edizioetan, ekoizpen eta bitartekotza kulturala parte-hartzaileen arteko kidetasunak eta jakintzen zirkulazioa sortzeko lekutzat hartzen du. Asmo horrekin, erraiakek jarduera artistikoaren deia egin nahi dio garatzen den ehun sozial eta politikoari; publiko, artista eta eragile gonbidatuen arteko topaketa eta harremana ahalbidetuz.
2026an, erraiakek 5. edizioa ospatuko du, testuinguruak eskaintzen duena entzuten jarraitzeko, eskura dituen baliabide eta laguntzekin, konfiantza hori ospatuz. Ahal dela, kutsa daitezkeen ekintzak, elkarrizketak eta esperientziak dastatzeko eta ondoren hazten jarraitzeko espazio bat proposatzen jarraitu nahi du: parkeko harresian landaredia hazten den moduan, edo inguruan tripak dardarka daudenean dantza egiteko gogoa pizten den bezala.
KONTAKTUA erraiak.arte@gmail.com
2026eko programa Iruñeko Udalaren laguntzari esker garatzen da.
ERRAIAKeko lantaldea 2026rako:
Webgune hau Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta la Caixa Fundazioaren Innova programaren eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren Arte Plastiko eta Bisualetarako Laguntzen programaren laguntzarekin sortu da, Nafarroako Gobernuko Kultura Sailaren laguntzarekin.