Utopia bat, potentzia bat

2025eko ekainaren 6a eta 7a
Ziudadelako Parkea, Iruñea
Arma Aretoa eta inguruko
kanpoaldeko espazioak

Kredituak:
Kuratorea eta koordinazioa: Lara Molina
Koordinazio-laguntza: Elan D’Orphium
Komunikazioa eta diseinua: Xerra Estudioa
Babes instituzionala: Iruñeko Udala

Atzera
egin

2025a da eta aurten erraiakek artearen utopiak irudikatzeko eta aktibatzeko gonbidapen irekia proposatu nahi du; Iruñeko Ziudadelako parkean diziplinek, formatuek eta nahiek bat egin dezaten. Irudimena orainaldi alternatiboak eta etorkizun posibleak asmatu ahal izateko ezinbesteko tresna bihurtu nahi dugu, eta hirian eta parkean bizi diren pertsona eta izaki guztiekin partekatu, hala espero dugu behintzat.

Konfiantza dugu edizio hau osatzen duten proposamenen esperientzia kolektiboa antolatzeko gaitasunean, eta elkarrizketa, entzutea eta eusten gaituen harreman-sarea sustatzen saiatu gara. Horregatik, artistentzat ez ezik, praktika artistikoa posible eta desiragarri denaren eragile gisa ulertzen duten pertsona eta kolektiboentzat ere irekita egon da programazioa.

erraiak 2025ek utopiei buruz galdetzen du eta dagoeneko badauden eta zerbait hobeagora eraman gaitzaketen helburu gisa ulertzen ditu: elkarbizitza birpentsatzeko gonbidapena; helmuga ez direla onartzea, erritualez, konfiantzaz, topaketez eta desadostasunez egindako eguneroko jardunbidea baizik. Bazkari herrikoi batean, lagun talde batean edo festa autogestionatu batean bezala, uste dugu kide izatearen, gozatzearen eta aukera izatearen espazioak sor ditzakegula.

Ekainak 6 ostirala

17:00
TALLER DE FUTURIBLE

Etorkizuneko orainaren kultura elkarrekin imaginatzeko topaketa

Izena emateko formularioa

Futurible gogoeta kolektiborako gune bat da, eta interes, esperientzia eta jarrera desberdinak dituzten parte-hartzaileak gonbidatzen ditu aldatu edo hobetu nahiko luketen gai edo testuinguru espezifiko bati buruz imaginatzera. Erraiaketik bertako testuinguru artistikoaren aukerak elkarrekin imajinatu nahi ditugu. Uste dugu, potentzial handia dagoela gure artean, nahiz eta askotan sakabanatuta eta oreka material edo emozionalik gabe egon, eragin ahal izateko.

Tokiko kultur eremuetan langile garen aldetik, bizi dugun panorama bateratu nahi dugu: egiturazko prekarietate ekonomikoa, logika instituzional neoliberalak, burokrazia itogarria, espazio independente eta autogestionatuen falta, edo partekatua izan beharko lukeena bakarrik egitera bultzatzen gaituzten dinamikak.

Hortik abiatu nahi dugu — sentitzen dugunetik, behar dugunetik, nahiko genukeenetik —, testuinguru horretan eusteko eta sortzeko beste modu batzuk irudikatzeko. Desioa motorra izatea nahi dugu, irudimena tresna, eta topaketak aliatzeko, baliabideak partekatzeko eta gure lanerako benetako aldaketak eragiteko espazioak sortzea.

Hausnarketa horri ekiteko, saioan zehar lagun izango dugun galdera bat proposatzen dugu:

Kultura arloan bizirauteari uzten badiogu, elkar sostengatu, sortu eta hemen bizitzeko beste forma batzuk konspiratzen hasteko? Nolakoak lirateke forma horiek?

Saioa Alba Fernandezek gidatuko du, Idoia Zabaletak AZALAtik sortutako Futurible metodologiaren bitartez.

NORK:
Alba Fernández sortzailea, bitartekaria eta ikertzailea da. Bere praktikak arte bizietako bitartekaritza eta dantza, musika eta performancearen sorkuntza kolektiboa gurutzatzen ditu. Kulturarako sarbidea ikertu eta bultzatzen du, inklusiotik eta aniztasunetik abiatuta. Korporalitate, ibilbide eta identitate anitzeko pertsonen arteko topaketak eta hausnarketak eragiten ditu. Gaur egun, Gure Berbena programa garatzen ari da Tabakaleran.


Ekainak 7 larunbata

12:00
NO SÉ, VOY A MASTICARLO

Ariketak eta aperitiboak**

Izena emateko formularioa

Arte eta ikerketa praktiken barruan, zerk ematen du aukera gogo eta apetitu terminoetan pentsatzeko? Usain, zapore edo testura batek gure pentsamenduaren zurruntasunetik aldendu eta ezagutza sentsualago eta ustekabekoago baterako tartea ireki al diezaguke? Lantzen ditugun materialei gugan eragin dezaten uzteak beste egiteko modu batzuetan parte hartzea eskatzen du, keinuari adi, ziurgabetasunari irekita eta gorputz osoa -ez bakarrik begirada edo burua- konprometitzeko prest.

Topaketa honetan pentsamendu-ariketak proposatuko ditugu, zaporea duten gauzekin batera. Abiapuntutzat hartuko dugu gure praktikek duten potentzial utopiko garrantzitsua, eta harremanak izateko modu desberdinak irudikatzeko duten gaitasuna. Horrela, digestioa, plazera eta egunerokotasuna gure lanaren osagai gisa pentsatuko ditugu, eta ez ezabatu beharreko etenaldi gisa.

NORTZUK:
** Valeria Mataren ariketak eta Balbina GarcĂ­aren aperitiboak

Valeria Mata ikertzaile eta antropologo soziala da. Bere ikerketa ildoek praktika artistikoen eta antropologiaren arteko gurutzaketak ikertzen dituzte. Janariaren dimentsio politiko eta kulturala eta mugimenduaren eta bidaiaren nozioei buruzko hausnarketa kritikoak ere aztertzen ditu.

Balbina GarcĂ­a Ricart sukaldaria, sommelierra eta Costers de l 'Anoian ardo-ekoizlea da.


14:00
BAZKARI HERRIKOIA

Dar Etxeak antolatua

Izena emateko formularioa

Iruñeko eta inguruetako kale egoeran dauden gazte migratzaileei laguntzen dien kolektiboa da Dar Etxea. Negu honetan sortu da, kalean 250 pertsonen larrialdi humanitarioaren eta instituzioen erantzun ezaren aurrean erantzun zuzen gisa. Harrezkero, kolektiboak harrera prozesu bat ehundu du: gaualdiak, elikadura eta eguneroko laguntasuna, lotura afektiboak eta elkarrekiko zaintza erdigunean jarriz. Bere lana orainaren premian oinarritzen da, guztiontzako egoera justuago bat (espero duguna) iristen den bitartean aurrera egiteko itxaropenarekin.


16:30
PEREGRINATIO

Performancea

Kulturen arteko bidaia eta denborazkotasunen fusioa da. Dantzaren bidezko opaketa bat, sustraiak bata bestearekin besarkada batean. Gure iragana, oraina eta etorkizuna interkonexioaren eta mestizajearen bidez eraikitzen direla deskubritzea.

NORK:
Nicolás Otero aktorea eta dantzaria da, ÍTACAS dantza eskolan trebatua ekialdeko dantzan eta FCBD tribalean eta fusioan, eta ekialdeko dantzan Óscar Flores Schoolen. Arte Dramatikoan lizentziatua Galiziako ESADen.


17:30
ENTRETEJIDES

Esperientzia-Tailerra

Entretejides edo elkarri lotuta, basoko landareak bezala, jariatzen den ura bezala, zuhaitzak eta mikelioa bezala, izaki bizidun bakoitza bezala, bizitza bere osotasunean. Entretejides esperientzia-proposamena da eta harremanak sortu nahi ditu: inguratzen gaituen kanpoaldearekin, Ziudadelako Parkeko landareekin eta gainerako izaki bizidunekin. Espezie anitzeko paisaietan elkarrekin bizitzea nolakoa izango litzatekeen esploratzeko helburua du. Plazeretik eta jolasetik abiatuta, gure espezieen arteko harremanak aztertu eta ingurunearekin dugun lotura sentsiblea elikatu.

NORTZUK:
Inés Alba (Madril, 1987) Ilustratzailea eta artista. Elikadura burujabetza, agroekologia eta etnobotanika dira bere bizitza eta lanaren zutabe nagusiak. Liburuak ilustratu ditu, Ekoiztu laguntza jaso du “Trantsitua eta topaketak” 2021erako eta “Haziak haz daitezen” 2023rako, Arbola Esteribar jaialdian parte hartu du Aztarna landare estanpazio erakusketarekin. Landareen lagun, haiekin harremanak izaten eta bideak bilatzen gozatzen du, bere obran sar daitezen.

Inder Bhatti Azkoaga (Iruñea 1986) Arte Ederretan Lizentziatua eta Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Masterra (UPV-EHU) ikasketak burututa, artearen lengoaiak feminismoan eta haurtzaroaren kulturaren eremuetan landu ditu bereziki. Ikus-entzunezkoak, argazkilaritza eta irudi grakoen bidez, gorputzen, espazioen eta materialaren arteko esanahiak talde esperientzietan ikertuz.

Azken urteetan Iruñeko Udaleko Haur Eskoletan tailerista moduan jardun du, lehen haurtzaroan disziplinarteko proiektuen bidez partekatze eta gozamen ludikorako aukera berriak arrakalatuz.


20:00
AFARIA

Bálsamos para la utopía

Izena emateko formularioa

Utopia erraietatik elikatzea, egunero mahai partekatuan, zapore eta balio nutrizionalagatik ez ezik, ahalmen sinboliko eta emozionalagatik ere aukeratutako osagaiekin. Afari hau prestatzea arimaren egoerekin batera doan ekintza errituala da, iragaite kolektibo eta pertsonalak lagunduz, komunitatean sostengatzeko modu gisa.

NORK:
Iranzu Gárriz Fernándezen bissneria multifazetikoa da. Gizarte-zientzietan jaioa, erritmoak, zaporeak eta usainak konbinatzen ditu Sasoiko Botere Matxinatua elikatzeko. Bere bizitza eta sormen ibilbidea Espainian, Guatemalan eta Mexikon barrena dabil. Sukaldatu, hezi eta idatzi, egunerokoaren eta sinbolikoaren arteko bidegurutzetik.


21:35
EN EL BOSQUE UN CLARO
Eddi Circa

Kontzertua

Egia eta zoriona lortzea aldizkakoa da. Ez da zuk nahi bezala gertatzen, ez zuk nahi duzunean. Hala dio Maria Zambrano filosofoak Claros del Bosque lanean. Eddi Circak hamasei abesti, poema eta gogoeta aurkezten ditu, pozari, ikaskuntzari eta elkarrekin egoteko beste modu batzuk irudikatzeko aukerari buruzkoak. Basoan argigune bat eta argigunean orein bat.

NORK:
Eddi Circa (Madril, 1996) musikagile, gitarrista eta abeslaria da. Espainiako Estatuko ehun kontrakultural eta lesbianako kide da. 2020an bere lehen EPa argitaratu zuen, modu independentean: PASO X EL DUTY FREE. Maitasunari, adiskidetasunari, ideologiari eta zientziari buruzko ikaskuntza lan proustiarra. 2023ko irailean, UAHn Fisikako doktore-tesia amaitu bitartean, bere lehen LPa argitaratu zuen: EN EL BOSQUE UN CLARO. Soinu delikatu eta freskoei buruzko joko, poz eta filosofiadun disko bat. Lan hau Maria Zambranoren eraginpean sortua da, baita Eddik marraztu eta kutsatu nahi dituen emakume eta lesbianen genealogia filosofikoaren eraginpean ere.


23:00
FESTA

Dj set plazeratua + Megane Mercury
Eszenografia Anne Aramendia
Joshy J argiak

Erraiak gehien gustatzen zaigun moduan agurtzen ditugu: dantzatuz, ospatuz, elkartuz erresistentzia eta desio kolektiborako espazio bat sortuz. Festa hau plazeratu kolektiboarekin batera antolatzen dugu, Iruñerriko queer agitatzaileak, dantza pista leku politiko, poetiko eta biziki gozagarri gisa irudikatzen dutenak. Plazeratuk jaia espazio kritiko bihurtu nahi du, gure gorputzak, afektuak eta disidenteak izateko moduak ikusarazteko.

NORTZUK:
Megane Mercury izango dugu dj gonbidatu, diziplina anitzeko artista, diva queer, aktibista eta Madrilgo erdialdeko eta hegoaldeko ikonoa da. Eszenografia Anne Aramendia artista eta plazeratu taldeko kideak egingo du, eta espazioa sinboloz eta testuraz betetako esperientzia sentsorial bihurtuko du. Argiak Joshy J ardurapean egongo dira, gorputza eta emozioa zeharkatzen duten atmosferak ehunduz.